247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

318/2011 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, saltokiak igande eta jaiegunetan ireki ahal izateko 2012ko egutegia ezartzen duena.

Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak, apirilaren 6ko 6/2010 Foru Legeak emandako testuaren arabera, 33. artikuluan dioenez, merkataritzaren arloko eskumena duen departamentuak, Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiari entzun ondoren, hurrengo urteko egutegia ezarriko du urtero, Nafarroako Foru Komunitatean saltokiak ireki ahal izanen diren igande eta jaiegunak barne dituela. Artikulu horretan ezartzen da, halaber, irekitzeko igande eta jaiegunen kopurua zortzi izanen dela.

Saltokiak ireki ahal izanen diren igande eta jaiegunen 2012ko egutegiaz entzunaldia eman zaio Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiari, 2011ko azaroaren 15ean egindako bilkuran.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean igande eta jaiegun hauetan ireki ahal izanen dira saltokiak 2012an:

-Martxoaren 19a.

-Apirilaren 5a.

-Uztailaren 1a.

-Abenduaren 3a.

-Abenduaren 6a.

-Abenduaren 8a.

-Abenduaren 23a.

-Herri bakoitzeko festaren eguna.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2011ko azaroaren 24an.-Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.

Iragarkiaren kodea: F1119620