247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakunde honen estatutuen gordailua: "Asociación de Comerciantes de Olite".

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuan, 2011ko azaroaren 25eko 9:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Asociación de Comerciantes de Olite". Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako aipatu herria da, eta dagokion eremu funtzionalak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitate profesionalak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Alvaro Jaime García jauna eta José Antonio Villanueva Ferraz jauna.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei jakinarazteko eta jakin dezaten. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2011ko abenduaren 1ean.-Laneko zuzendari nagusia, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1119576