247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3148/2011 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Francisco Javier Larumbe Arricibita jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, telefonista lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, abenduaren 19an emandako 233/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telefonista izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2009ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an.

Urtarrilaren 15eko 3/2009 Ebazpenaren bidez, deialdiaren 1.1 oinarria aldatu zen txanda irekirako, igoera txandarako eta desgaitasunak dituzten pertsonentzako erreserba txandarako lanpostuen banaketari zegokionez. Ebazpen hori 2009ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26an.

Ekainaren 10eko 26/2009 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2009ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 24an.

Eta abuztuaren 17ko 34/2009 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2009ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31n.

Hautaprobak bukatu eta izendapenaren hasierako proposamena Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 319/2011 Ebazpenaren bidez argitaraturik, proposatutako 10 izangaiak izendatu ziren eta zegozkien lanpostuak esleitu zitzaizkien.

Gero, horietako bati eszedentzia eman zitzaiolako jabetza hartu zuen egunetik aurrerako ondorioekin, data horretan beste administrazio publiko baten zerbitzuan izateagatik, eta beste bat borondatezko eszedentziaren egoera administratiboan deklaratu zelako, telefonista lanpostuan, haren jabetza hartu zuen egunetik aurrerako ondorioekin, aurreko lanpostuan, administrari laguntzaile gisa, zerbitzuan jarraitzeko aukeratzeagatik, oposizioa gainditu zutenen zerrendako hurrengo bi izangaiak izendatu ziren, eta lanpostua esleitu zitzaien, uztailaren 4ko 1911/2011 Ebazpenaren bidez.

Azkenik, ebazpen hartan izendatutako izangaietako bati borondatezko eszedentzia eman zitzaionez, lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik aurrerako ondorioekin, une hartan beste administrazio batean ari zelako lanean, bigarren izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen (2011ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17an), Francisco Javier Larumbe Arricibita proposatuz, igoera txandakoa, prozesua gainditu dutenen zerrendan bera baita lehen proposatutako izangaien hurrengoa.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta proposatutako izangaiak eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, bidezko da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Francisco Javier Larumbe Arricibita jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, telefonista lanetan aritzeko, eta 63064 lanpostua esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiari atxikia, García Orcoyen Ospitalean.

Izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza hartu beharko du atxikita izanen duen barrutiko langileriaren zuzendaritzan, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Aipatutako epean, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza eta Lizarrako Osasun Barrutiko Langileriaren Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Orobat, interesdunari adierazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2011ko azaroaren 21ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1119623