24. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

sunbilla

Sunbillako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, deialdia egiten da, Sunbillako bake epaile titularra eta ordezkoa izateko eskabideak aurkezteko.

Horretarako, Udalaren Idazkaritzan onartuko dira interesdunen eskabideak; hain zuzen, idazki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko arratsaldeko 14:00ak arte.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Sunbillan, 2011ko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, José Fco. Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L1101471