24. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2011ko urtarrilaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera baten onestea hirigintza hitzarmena, Ezkarozeko Udalaren eta Alejandra Villanueba Udiren artekoa, hori baita Ezkarozeko 2. poligonoko 34. lurzatiaren jabea (tramitatzen ari den Udal Plan Orokorreko UE-2.1 unitatea), hori guztia UE-2.1 unitatearen garapenerako eta Ezkarozeko UE-2.1 unitate osorako hasiera batean onetsitako planean aurreikusiak diren urbanizazio eta lagapen baldintzak bermatzearren.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Ezkarozen, 2011ko urtarrilaren 17an.-Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1101070