24. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Herri honetako alkateak, 2011ko urtarrilaren 27an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du turismoko kanpamendua urbanizatzeko proiektua, berrantolamenduko 2. poligonoko 78. lurzatiari dagokiona. Promociones Urbanas Mendianike, S.L. da sustatzailea eta Santiago Díaz de Radak eta Antonio López Iraizozek prestatu dute proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134, 74 eta 76. artikuluei jarraikiz, jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Ablitasen, 2011ko urtarrilaren 27an.-Alkatea, Luis M.ª Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L1101572