24. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

156/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Ziordiko udal mugapean Altsasu-Olazti eta Altsasu-Gamarra 2 lineak lotzeko 30 kV-eko aireko linea" izeneko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiaren abenduaren 22ko 2956/2010 Ebazpenaren bidez, "Ziordiko udal mugapean Altsasu-Olazti eta Altsasu-Gamarra 2 lineak lotzeko 30 kV-eko aireko linea" izeneko proiektua onetsi, instalaziorako baimena eman eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupazio aurreko aktak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Ziordiko udal mugapean Altsasu-Olazti eta Altsasu-Gamarra 2 lineak lotzeko 30 kV-eko aireko linea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ziordiko alkateari edo hark eskuordetutako zinegotziari dei egitea Ziordiko Udaletxean ager daitezen 2011ko martxoaren 8an, okupazio aurreko aktak egin eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta notarioak eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordainduta.

2. Ebazpen hau eta eranskina "Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U." enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ziordiko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 19an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

ERANSKINA

"Ziordiko udal mugapean Altsasu-Olazti eta Altsasu-Gamarra 2 lineak lotzeko 30 kV-eko aireko linea" izeneko proiektuko okupazio aurreko aktak egitea

Aktak egiteko tokia: Ziordiko Udala.

Eguna: 2011ko martxoaren 8an.

HITZORDUA

TITULARRAK

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL MUGAPEA

10:00

Nieves Bengoechea Latasa

Goienkalde, 31. 31810 Urdiain (Nafarroa)

2

136

Ziordia

10:30

María Asuncion Martinez Mendia

Santa Maria, 92. 31809 Ziordia (Nafarroa)

2

76

Ziordia

Iragarkiaren kodea: F1101044