238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZAKO, ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Kazetari izateko oposizioaren aurkako errekurtsoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 29an emandako 82/2010 Ebazpenaren bidez onetsia (2010eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 21ekoa).

Francisco Javier Carrera Murillo jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du oposizioaren garapenaren aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), 08:00etatik 14:30era, edo Nafarroako Foru Komunitateko herritarrentzako informazio bulegoetan, "Info Navarra 012" (Iruñeko Orreaga etorbidea, 11. zenbakia, eta Tuterako Foruen plazan), 08:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, lanegunetan, eta 09:30etik 13:30era, larunbatetan.

Interesdunek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusian (Navarrería kalea, 39, bigarren solairua, Iruña) aztertzen ahalko dute errekurtsoa, aldez aurretik hitzordua 848 42 66 09 eta 848 42 37 80 telefonoetan hartuta. Orobat, idazkiaren kopia egiten ahalko dute, dagokien tasa aldez aurretik ordainduta. Interesdunei jakinarazten zaie errekurtso hau aurkeztu arren ez dela bertan behera gelditzen deialdiaren hurrengo faseen tramitazioa.

Iruñean, 2011ko azaroaren 8an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea (NAPI), Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F1118812