238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Tarifak eguneratuta ordenantzetan egindako aldaketak.
Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2011ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskalak aldatzen dituen espedientea, tarifak eguneratuta.

Onespenaren erabakia 2011ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horietako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2011ko azaroaren 16an.-Alkatea, Luis M.ª Iriarte Larumbe.

ORDENANTZA FISKALAK ALDATZEN DITUEN
ESPEDIENTEA 2012KO TARIFAK EGUNERATUTA

Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena

6. artikulua. Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

-Abonatuak.

  • Txikienen urteko kuota (3tik 6 urtera bitarte): 62,77 euro.
  • Haurren urteko kuota (6tik 14 urtera bitarte): 96,73 euro.
  • Gazteen urteko kuota (14tik 18 urtera bitarte): 125,54 euro.
  • Helduen urteko kuota (18 urtetik aurrera): 175,96 euro.
  • Urteko kuota 65 urtetik goiti: 69,46 euro.

Familia ugariek, hori frogatzen badute familia ugariaren txartela aurkeztuta, %50 merkeago ordainduko dute dagokien tarifa Estatuko araudiaren arabera familia ugariaren kategoria ematen dien seme-alaba harengandik aitzina, baldin eta titularra edo titularrak kirol instalazioen bazkidea bada.

-Zizur Zendeako erroldatu gabeko abonatuak eta abonatu berriak

  • Helduen urteko kuota: 262,40 euro.
  • Gainerako kategorien urteko kuota: 174,93 euro.

-Abonatu gabeak.

  • Sarrerak lanegunetan, 65 urtetik goitikoak: 5,25 euro.
  • Sarrerak lanegunetan, helduak: 9,06 euro.
  • Sarrerak lanegunetan, gazteak: 5,25 euro.
  • Sarrerak lanegunetan, haurrak: 5,25 euro.
  • Sarrerak lanegunetan, txikienak: 5,25 euro.
  • Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 65 urtetik goitikoak: 7,82 euro.
  • Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, helduak: 13,38 euro.
  • Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, gazteak: 7,92 euro.
  • Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, haurrak: 7,92 euro.
  • Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, txikienak: 7,92 euro.
  • 7 eguneko abonamenduak, 65 urtetik goitikoak: 26,24 euro.
  • 7 eguneko abonamenduak, helduak: 45,28 euro.
  • 7 eguneko abonamenduak, gazteak: 26,24 euro.
  • 7 eguneko abonamenduak, haurrak: 26,24 euro.
  • 7 eguneko abonamenduak, txikiak: 26,24 euro.
  • 15 eguneko abonamenduak, 65 urtetik goitikoak: 52,48 euro.
  • 15 eguneko abonamenduak, helduak: 90,55 euro.
  • 15 eguneko abonamenduak, gazteak: 52,48 euro.
  • 15 eguneko abonamenduak, haurrak: 52,48 euro.
  • 15 eguneko abonamenduak, txikiak: 52,48 euro.
  • Kide egiteko kuota, 65 urtetik goitikoak: 73,57 euro.
  • Kide egiteko kuota, helduak: 73,57 euro.
  • Kide egiteko kuota, gazteak: 73,57 euro.
  • Kide egiteko kuota, haurrak: 73,57 euro.
  • Kide egiteko kuota, txikiak: 73,57 euro.
  • Neguko sasoian, askaldegia 17:00etatik aurrera eta abonatuekin batera: 2,06 euro.

Kiroldegia.

  • Pistaren 1/3 alokatzea, ordubetez: 17,80 euro.
  • Pista osoa alokatzea, ordubetez: 53,51 euro.
  • Instalazio hauek taldeka erabili nahi izanez gero eta talde horiek nagusiki (%75) abonatuek edo Ardoi Kirol Patronatuko kideek osatzen badituzte, abonatuak ez direnek ordaindu beharreko tasa hau izanen da: 4,22 euro.

Futbol zelaiak.

  • Ardoi aretoko futbol zelaia alokatzea, urtea: 734,71 euro.
  • Ardoi belarrezko futbol zelaia alokatzea, urtea: 1.183,35 euro.
  • Ardoi belarrezko futbol zelaia alokatzea, ordua: 84,38 euro.
  • Ardoi belarrezko futbol zelai erdia alokatzea, ordua: 61,74 euro.
  • Ardoi belarrezko futbol zelai erdia alokatzea, urtea: 881,85 euro.
  • Gehienbat (%75) abonatuez osaturiko taldeek erabiltzen dituztenean instalazioak, abonatua ez den bakoitzak ordaindu beharrekoa: 6,17 euro.
  • Karneta berriz egitea: 8,23 euro.

Ordenantza fiskala, hilerriko zerbitzuak
egiteko tasak arautzen dituena

Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen
ordenantza fiskalaren eranskina

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

-Ehorzteagatik eta ehorzteko eskubideengatik: 363,84 euro.

-Hobitik ateratzeagatik: 47,74 euro.

-Ehorzteagatik: 47,74 euro.

Ordenantza, Zizur Nagusiko 0-3 urtekoendako
haur eskola arautzen duena

13. Tarifak.

Aplikatuko diren tarifak dira Udalaren titulartasunekoak izanik Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatzen diren Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko ikastetxeentzat ikasturte bakoitzerako Nafarroako Gobernuak ezartzen dituenak.

ORDENANTZA, LUDOTEKA ZERBITZUA ERABILTZEKO
PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

5. artikulua. Prezio publikoa 10,29 euro izanen da, eta izena ematen den une berean eskatuko da ordaintzeko, uste baita orduan hasten dela bai Udala zerbitzu egiten bai onuraduna zerbitzua hartzen.

Prezioa osorik ordaintzeko eskatuko da, kontuan hartu gabe noiz ematen den izena, eta diru horrekin denboraldi osoari dagokiona kitatuko da, alegia, ikasturteak hartzen duen denbora tartea, eta ez da ez dirurik itzuliko ez murrizketarik eginen zerbitzuari uko egiten zaion kasuetan. Espresuki baztertzen da kuota hainbanatzeko aukera.

ORDENANTZA FISKALA, ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

-LGSaren %105etik beheitiko diru-sarrerak: salbuetsirik.

-LGSaren %105etik %120ra bitarteko diru-sarrerak: 18,58 euro hilean.

-LGSaren %120tik %135era bitarteko diru-sarrerak: 18,58 + benetako kostuaren %10.

-LGSaren %135etik %150era bitarteko diru-sarrerak: 18,58 + benetako kostuaren %25.

-LGSaren %150etik %165era bitarteko diru-sarrerak: 18,58 + benetako kostuaren %50.

-LGSaren %165etik %180ra bitarteko diru-sarrerak: 18,58 + benetako kostuaren %75.

-LGSaren %180tik goitiko diru-sarrerak: benetako kostuaren %100.

ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifen eranskina

I. epigrafea. Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak, metro koadroko

-Denboraldia: 15,43 euro.

I.2. Merkatu txikiak, saltoki bakoitzeko:

-Egunean: 11,30 euro.

-Denboraldia: 588,79 euro.

I.3. Bertzelako aprobetxamenduak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko

-Egunean: 0,94 euro.

-Hilabetean: 13,94 euro.

-Urtean: 139,14 euro.

I.4. Ordenantza honen 2. artikuluko 5. puntuan aipatzen diren kasuetan: aitzineko epigrafean agertutako zenbatekoen %50.

II. epigrafea. Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

II.1. Balkoiak eta terrazak ixtea:

-Balkoi edo terrazen itxitura bakoitzagatik: 28,78 euro.

-Kontraleiho bakoitza paratzeagatik: 9,59 euro.

II.2. Bertzelako aprobetxamenduak:

-Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,37 euro.

-Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, hilabetean: 7,77 euro.

-Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, urtean: 77,91 euro.

III. epigrafea. Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

-Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean: 278,20 euro.

-Okupatutako zorupeko metro koadro bakoitzeko, urtean: 8,30 euro.

IV. epigrafea. Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

-Aldamioak: 23,20 euro.

-Hesiturak: 23,20 euro.

-Bertzelako aprobetxamenduak: 13,92 euro.

-Jarduera salerosketa denean: 46,42 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN
EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA

Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifen eranskina

I. epigrafea. Zangak irekitzea.

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbertzeko sorrarazpena du:

I.11. Harrizko zoladura den lekuetan: 148,41 euro.

I.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 137,84 euro.

I.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 74,22 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbertzeko sorrarazpena du:

I.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 166,96 euro.

I.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 129,83 euro.

I.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 92,75 euro.

I.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat ibilgailuei itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 gehituko dira.

II. epigrafea.

Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

-Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 37,13 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA PASABIDE EDO
APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren
tarifen eranskina

I. epigrafea. Ordenantza honetako 2. artikuluko a) eta b) ataletako kasuak.

I.1. Familia bakarreko etxebizitzei eta orubeei lotutakoak:

-Higiezin bakoitzak erreserbatutako tokia, bakar batentzat nahiz batzuentzat izan: 103,24 euro urtean.

I.2. Etxebizitza multzoei lotutakoak:

-1 - 4 etxebizitza: 143,13 euro urtean.

-5 - 10 etxebizitza: 149,93 euro urtean.

-11 - 25 etxebizitza: 170,39 euro urtean.

-26 - 50 etxebizitza: 204,47 euro urtean.

-51-100 etxebizitza: 272,64 euro urtean.

-101-150 etxebizitza: 340,79 euro urtean.

-150 etxebizitza baino gehiago: 408,94 euro urtean.

I.3. Bertzelako eraikin mota bati lotuak:

-1 - 4 aparkatoki: 143,13 euro urtean.

-5 - 10 aparkatoki: 149,93 euro urtean.

-11 - 25 aparkatoki: 170,39 euro urtean.

-26 - 50 aparkatoki: 204,47 euro urtean.

-51 - 100 aparkatoki: 272,64 euro urtean.

-101 - 150 aparkatoki: 340,79 euro urtean.

-150 aparkatokitik goiti: 408,94 euro urtean.

II. epigrafea. Ordenantza honetako 2. artikuluko c) eta d) ataletako kasuak.

II.1. Gau eta eguneko erreserba:

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 68,16 euro.

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba:

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 51,11 euro.

ORDENANTZA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren
tarifen eranskina

A. Jarduera sailkatuengatik:

-Jarduera lizentzia: 430,20 euro.

-Irekitzeko lizentzia: 344,15 euro.

-Eskualdatzeko lizentzia: 290,12 euro.

B. Jarduera kaltegabeengatik:

-Irekitzeko lizentzia: 258,125 euro.

-Eskualdatzeko lizentzia: 215,10 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ZAINTZEKO ZERBITZUAREN ESKUBIDEAK
ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik zaintzeko zerbitzua emateko tarifen eranskina

A. Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak:

1.-2.500 kg bitarteko ibilgailuak: 75,16 euro.

2.-2.500-5.000 kg bitarteko ibilgailuak: 121,31 euro.

3.-5.000 kg-tik goitiko ibilgailuak: 211,11 euro.

Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada, hau izanen da tarifa: 44,77 euro.

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal altxatokietara eramateko lanak hasiak direlarik, lan hori burutzen ahal ez bada, gidaria edo pertsona baimendua agertu eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzen dituelako, aipatutako tarifak %50 murriztuko dira.

B. Ibilgailuak altxatzeko zerbitzuaren kuotak.

Ibilgailua altxatokira eraman eta jakinarazi ondotik inork eraman gabe 24 ordu pasatzen direnean, tarifa hauek aplikatuko dira zaintzeagatik, egun edo zati bakoitzetik, hura norbaitek bildu arte:

-Ziklomotoreak eta motozikletak: 1,75 euro.

-2.500 kg bitarteko ibilgailuak: 4,31 euro.

-2.500 kilogramotik goitiko ibilgailuak: 10,78 euro.

4. egunetik gora, aipatutako kuotak %25 handituko dira.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BERTZELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifen eranskina

I. epigrafea.

I.1. Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere. Txosten tekniko eta juridikorik baldin bada, horien zenbatekoa erantsiko zaie. Hona hemen:

-5 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 649,04 euro.

-5etik 10 ha bitarte gehiago, hektarea bakoitzeko: 555,52 euro.

-10etik 50 ha bitarte gehiago, hektarea bakoitzeko: 463,14 euro.

-50 ha-tik goiti gehiago, hektarea bakoitzeko: 370,89 euro.

I.2. Plan partzial edo berezietako aldaketak tramitatzea.

Aplikatu beharreko tarifak izanen dira l.1 epigrafean aipatu direnen %50, gehi txosten tekniko eta juridikoei dagokien zenbatekoa, halakorik bada,

I.3. Xehetasun azterlanak tramitatzea.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

-5 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 324,52 euro.

-5etik 10 ha bitarte gehiago, hektarea bakoitzeko: 278,17 euro.

-10etik 50 ha bitarte gehiago, hektarea bakoitzeko: 231,79 euro.

-50 ha-tik goiti gehiago, hektarea bakoitzeko: 184,65 euro.

I.4. Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I.1. epigrafekoen %25 izanen dira.

I.5. Birzatiketen tramitazioa.

I.5.A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraituz, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie:

-100 metro kubiko eraikigarri bakoitzeko: 6,50 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa.

-100 metro koadro eraikigarri bakoitzeko: 8,33 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa.

I.5.B) Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

Tarifak I.5.A. epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

II. epigrafea.

II.1. Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa hau izanen da: %1,50.

III. epigrafea.

III.1. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean ematen diren obra lizentziak.

III.1.1. Lurzatiketarako lizentziak.

Lurzatiketarako lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira (100 metro koadroko azalera bakoitzeko): 4,43 euro.

III.1.2. Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak jasotzen dituzten obren lizentziak, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergak kargatu gabeak.

Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 45,16 euro.

III.1.3. Lehen erabilerako lizentziak.

Lehen erabilerako lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie (100 metro kubiko bakoitzeko): 9,60 euro.

IV. epigrafea.

Atzineko epigrafeengatik likidatu beharreko tasak ez direnean ondotik zehazten diren zenbateko gutienekoetatik beheitikoak badira, jarraian ematen direnak ordainduko dira, gehi txosten tekniko eta juridikoak, halakorik bada, aipatzen diren epigrafeetan:

I.1. Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa, gehi txosten tekniko eta juridikoen zenbatekoa, halakorik bada: 559,26 euro.

I.2. Antolamendurako plan partzial edo berezietako aldaketen tramitazioa, gehi txosten tekniko eta juridikoen zenbatekoa, halakorik bada: 559,26 euro.

I.3. Xehetasun azterlanen tramitazioa, gehi txosten tekniko eta juridikoen zenbatekoa, halakorik bada: 559,26 euro.

I.4. Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa, gehi txosten tekniko eta juridikoen zenbatekoa, halakorik bada: 559,26 euro.

II.1. Urbanizazio proiektuen tramitazioa, gehi txosten tekniko eta juridikoen zenbatekoa, halakorik bada: 559,26 euro.

III.1.1. Lurzatiketarako lizentzia: 45,08 euro.

ORDENANTZA, ETXEKO ANIMALIAK EDUKI ETA BABESTEA ARAUTZEN DUENA

Etxeko animaliak eduki eta babestea arautzen duen ordenantzaren tarifen eranskina

I. epigrafea.

Zakurrak bildu eta zakurtegira eraman eta zakurtegiko egonaldiengatik aplikatu beharreko tarifak hauek dira:

-Zakurrak biltzea, oro har: 21,65 euro.

-Zakurtegiko egonaldia (eguneko): 4,81 euro.

Iragarkiaren kodea: L1118770