238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

Ordenantza. Behin betiko onespena

Sorladako Udalak, 2011ko irailaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza. Onespenaren erabakia 2011ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez gero, delako ordenantza behin betikoz onetsi da eta oso-osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Sorladan, 2011ko azaroaren 18an.-Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.

HIRIGINTZAKO TXOSTENAK LUZATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua.

Ordenantza honek hirigintzako txostenak tramitatu eta egiteko zerbitzua emateagatik ordaindu beharreko tasa arautzen du, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan baimendutakoari jarraikiz arautu ere.

Ezaugarriak eta zergapeko egintza

2. artikulua.

Tasa honetako zergapeko egintza da espedienteak ebazteko behar diren hirigintzako txostenak tramitatu eta egiteko zerbitzuak ematea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua.

Aurreko artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Sorladako Udalak ematen dituen zerbitzuen onuradun bilakatzen edo haiek ukituta gertatzen diren pertsona fisiko eta juridikoak dira tasen subjetu pasiboak.

Zenbatekoa eta sorrarazpena

4. artikulua.

Udalari txostenak prestatzea zenbat kostatzen zaion eta prentsan egin beharreko argitalpenak zer kostatzen diren, huraxe izanen da ordenantza honek arautzen dituen tasen zebatekoa.

5. artikulua.

Udalak txosten horien kostuak ezagutzen dituenean sortuko dira tasak.

Iragarkiaren kodea: L1118870