238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa Udal Plan Orokorreko 7. sektoreko UT-2 unitatean. Hasierako onespena

San Adriángo Udalak, 2011ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen San Adriángo Udal Plan Orokorrean aldaketa xehakatua egitea Udal Plan Orokorreko 7. sektoreko UT-2 unitateari dagokionez, Jesús M.ª Salvador Salvador arkitektoak prestaturiko proiektuaren arabera eta Jesús Montiel Herrerok sustaturik. Aldaketaren xedea da sakonera eraikigarria handitzea (eraikinaren beheko solairuan, eremu libre pribatuan, 10 metrotik 12 metrora), Udal Plan Orokorreko 7. sektoreko UT-2 unitate tipologikoan dauden familia bakarreko etxebizitza atxikietan, katastroko 1. poligonoko 1105.etik 1129.eraino lurzatietan, 1212.ean eta 1213.ean baitaude.

Hori guztia jendaurrean egonen da hilabetez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

San Adrianen, 2011ko azaroaren 21ean.-Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1118898