238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lerrokadura aldaketaren xehetasun azterlana, Zaragozako etorbideko 59an igogailuak jartzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko azaroaren 8an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 08-NOV-11 (5/UV).

"Ikusirik lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Iñigo Araiz Ucarrek jabeen elkartea ordezkatuz tramitera aurkeztua, eta espedienteari atxikia den 2011ko irailaren 30eko txosten teknikoarekin bat, honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea lerrokadura aldaketaren xehetasun azterlana, Zaragozako etorbideko 59an igogailuak jartzeko, Iñigo Araiz Ucarrek sustatua jabeen elkartearen izenean.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2011ko azaroaren 15ean.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1118741