238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa xehakatua Orkoiengo Udal Planean,
ZOP7 unitateari, katastroko 1. poligonoko 839, 909, 910, 905
eta 965. lurzatiei dagokienez, Kyb Steering Spain,S.A.k sustaturik.
Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2011ko maiatzaren 17an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen: 1. Inversiones Flomar Pamplona, S.L.k aurkeztu alegazioa onartzea, luzaturiko udal txosten teknikoaren ildotik, eta behin betikoz onestea aldaketa xehakatua Udal Planean, ZOP7 unitateari dagokionez, Kyb Steering Spain,S.A.k sustaturik, 2011ko maiatzaren 11ko txosten teknikoko kontuak sartuta. Hortaz, dokumentuaren testu bategina aurkeztu beharko da. Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateak luzaturiko txostenari kasu eginen zaio. 2. Testu bategina aurkezturik, erabaki hau argitaratzea, aldaketaren araudiarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eskatutako testu bategina aurkezturik, argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez.

Orkoienen, 2011ko azaroaren 17an.-Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

ERANSKINA

Onetsitako aldaketa: Sektorea: S6-hegoaldea. Zona: Z.O.P.-7

Indarra duen planeamendua, sartuta baitago.

Figura: industrialde berriaren xehetasun azterlana, onespena: 1998/04/03. 2008ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20koa.

Aldaketa Udalaren Plan Orokorrean, onespena: 2011/05/17.

Hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak:

Lurzoru mota: hiri lurzorua.

Kategoria: finkatua.

Oinarrizko baldintzak eta irizpideak, antolamendurako: indarra duen planeamenduan ezarritakoak, sartzen baita.

Hirigintzaren antolamenduko determinazio xehakatuak:

indarra duen planeamenduan ezarritakoak, sartzen baita.

Bertze baldintza batzuk:

Indarra duen planeamenduaren araudia eta ordenantzak aplikatuko dira, sartzen baita, aldaketa hauekin: Ipertegi II industrialdeko P-3, P-4 eta P-5 lurzatietako eraikuntzen garaiera, diseinua eta materialak -halako izena eman die poligonoaren xehetasun azterlanak- hertsiki lotuko zaizkie jadanik eraikirik dauden nabeenei. Fatxadari eragiten badiete, baoak irekitzeko edo horiek ixteko edo lekuz aldatzeko obrak baizik ez dira baimenduko, eta horretarako baldintza izanen da fatxadako material berak erabiltzea eta jatorrizko eraikuntzaren diseinuaren antolamendua errespetatzea. P-3, P-4 eta P-5 lurzatietan, itxiturak berdinak izanen dira guztietarako. Hirigintzako Udal Planak oro har ezarritako hirigintza araudia eta ordenantzak aplikatuko dira subsidiarioki, horietan jaso gabeko alderdietan.

Iragarkiaren kodea: L1118839