238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, Kirol eta kultur instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2011ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Kirol eta kultur instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Hura 2011ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 1ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ledean, 2011ko azaroaren 18an.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

ORDENANTZA, KIROL ETA KULTUR INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Tarifa honen arabera jasoko dira eskubideak:

-Tarifak:

a) Pilotalekua: Ledean erroldatuak: Argietarako fitxarik gabe: sarrera librea, aitzinetik ordua erreserbatuta. Argietarako fitxarekin: 4,80 euro ordubeteko fitxagatik, aitzinetik ordua erreserbatuta. Ledean erroldatu gabeak: Argietarako fitxarik gabe: 6,00 euro, aitzinetik ordua erreserbatuta. Argietarako fitxarekin: 6,00 euro ordubeteko fitxagatik, aitzinetik ordua erreserbatuta. Ledeako Aurrerá kirol elkartea, entrenamenduetarako: salbuetsirik.

b) Kiroldegia: Ledean erroldatuak: Argietarako fitxarik gabe: sarrera librea, aitzinetik ordua erreserbatuta. Argietarako fitxarekin: 6,00 euro ordubeteko fitxagatik, aitzinetik ordua erreserbatuta. Ledean erroldatu gabeak: Argietarako fitxarik gabe: 10,00 euro, aitzinetik ordua erreserbatuta. Argietarako fitxarekin: 10,00 euro ordubeteko fitxagatik, aitzinetik ordua erreserbatuta. Ledeako Aurrerá kirol elkartea, entrenamenduetarako: salbuetsirik.

c) Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako ikastaroak: ikasle bakoitzak ordaindu beharreko zenbatekoa izanen da Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ez duen zenbatekoa ikastaro bakoitzean matrikulaturiko ikasleen artean zatiketa egitearen ondoriozkoa.

Iragarkiaren kodea: L1118900