238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

89/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, "N-121-A errepidean Sunbillako lotunea" egiteko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman du Nafarroako Errepideen 2010-2018 bitarteko III. Plan Zuzentzaileak barnean hartzen duela N-121-A errepidean Sunbillako lotunea egitea.

Sunbillako saihesbidea 1992. urtean egin zen. Bi bidegurutze ditu; saihesbidearen alde bakoitzean bat. Garrantzitsuena Sunbillako hegoaldean dago, hirigunetik oso gertu dagoenez, sarbide nagusi gisa erabiltzen baita.

Bidegurutzeak biribilgune zatituak dira; hortaz, galtzada osoa zeharkatu behar da. Bidegurutzeak nahiko arriskutsuak dira, N-121-A errepidean zirkulazio handia dagoelako, eta zenbait istripu izan da.

Bide segurtasuna hobetu eta Sunbillarako sarbidea errazteko, dauden aukera guztiak aztertu dira.

Hegoaldeko bidegurutzea aldatzeko edo lotune bat egiteko (beste maila batean) aukerak aztertuta, lotunea egitea erabaki zen, bide segurtasunari buruzko arazoekin betiko bukatzea eragiten zuelako.

Errepidea Bidasoa ibaiaren ondoan dagoenez, pasabidea beste maila batean egiteko, ezin da errepideetako sestra jaitsi, uholdeak izateko arriskua izanen luketelako. Hori dela eta, proiektuak aurreikusten du N-121-A errepideko sestra igotzea eta, berrogeita hamabost metroko luzerako egitura baten bidez, biribilgune berriaren gainetik igarotzea; biribilgune horretan dago Sunbillarako eta inguruko etxebizitzetarako sarbidea.

Obrak egiteko epea murrizteko, eta horrela, zirkulazioa ahalik eta gutxien oztopatzeko, egitura elementu aurrefabrikatuekin egitea aurreikusten da.

Iparraldeko bidegurutzea, N-121-A errepidea zeharkatzen duena eta zirkulazio gutxi duena, berriro diseinatuko da, bide segurtasuna hobetzeko. Hegoaldeko lotunearekin konpon ezin daitezkeen bidegurutzeak baizik ez dira onartzen; inguruko baserrietarako sarbideak bermatuta daude, betiere.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzitako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jaso ditu.

Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin-behinekoz onestea "N-121-A errepidean Sunbillako lotunea" egiteko proiektua.

2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Doneztebeko eta Sunbillako udaletxeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Doneztebeko eta Sunbillako udalei, eta azken horiek premiatzea beren udaletxeko iragarki oholean argitara dezaten.

Iruñean, 2011ko azaroaren 17an.-Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria, Anai Astiz Medrano.

ERANSKINA

"N-121-A errepidean Sunbillako lotunea" egiteko proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

Behin Betiko Okupazioak Jabari Publikoan

FINKA ZENBAKIA

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO AZALERA (m2)

KATASTROKO DATUAK

POLIGONOA

LURZATIA

LUR MOTA

DONEZTEBEKO UDAL MUGAPEA

DO-1

Salaberría Biurrarena, M.ª Magdalena

Otero Bardón, Laurentino

Iruneko errepidea, 6-B Bh (Doneztebe)

273

1

476

Zoladura

DO-2

Arrechea Damboriena, Pedro María

Diseminado, 31791 (Sunbilla)

359

1

204A

Lehorreko alorra

DO-3

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña)

947

1

131

Elkorra

DO-4

Gamboa Jorajuría, Felipe

Nagusia, 30, 31740 (Doneztebe)

72

1

201

Belardia

SUNBILLAKO UDAL MUGAPEA

SU-1

Galzagorri Jorajuría, Antonio

Galzagorri Jorajuría, Juan José

Nagusia, 6 31791 (Sunbilla)

378

2

430A

Belardia

SU-2

ApezteguÍa Juancorena, José

Nagusia, 6 31791 (Sunbilla)

312

2

433A

Lehorreko alorra

SU-3

Nafarroako Foru Komunitatea

San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña)

183

2

3

Zorua

SU-4

ApezteguÍa Juancorena, José

Nagusia, 6 31791 (Sunbilla)

91

2

91

Zorua

SU-5

Baztarrica Taberna, Inés M.ª

Nagusia, 5-1., 31791 (Sunbilla)

46

2

434

Zorua

SU-6

ApezteguÍa Juancorena, José

Nagusia, 6 31791 (Sunbilla)

291

2

90

Zorua

SU-7

Galtzagorri Jorajuría, Antonio

Galtzagorri Jorajuría, Juan José

Nagusia, 6 31791 (Sunbilla)

74

2

7

Zorua

SU-8

Galzagorri Galzagorri, Juan

Errekalde karrika, 31791 (Sunbilla)

79

2

4

Zorua

SU-9

Gamboa Ibarra, Carlos

31791 (Sunbilla)

28

2

8

Zorua

SU-11

Gamboa Ibarra, Carlos

31791 (Sunbilla)

12

2

10

Zorua

Aldi Baterako Okupazioak

FINKA ZENBAKIA

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO AZALERA (m2)

KATASTROKO DATUAK

POLIGONOA

LURZATIA

LUR MOTA

DONEZTEBEKO UDAL MUGAPEA

DO-3

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña)

78

1

131

Elkorra

DO-4

Gamboa Jorajuría, Felipe

Nagusia, 30, 31740 (Doneztebe)

567

1

201

Belardia

DO-5

Galzagorri Jorajuría, Antonio

Galzagorri Jorajuría, Juan José

Nagusia, 6 31791 (Sunbilla)

43

1

415

Mota askotako zuhaitzak

SUNBILLAKO UDAL MUGAPEA

SU-3

Nafarroako Foru Komunitatea

San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña)

314

2

3

Zorua

SU-4

ApezteguÍa Juancorena, José

Nagusia, 6 31791 (Sunbilla)

239

2

91

Zorua

SU-5

Baztarrica Taberna, Inés M.ª

Nagusia, 5-1., 31791 (Sunbilla)

236

2

434

Zorua

SU-6

ApezteguÍa Juancorena, José

Nagusia, 6 31791 (Sunbilla)

246

2

90

Zorua

SU-7

Galzagorri Jorajuría, Antonio

Galzagorri Jorajuría, Juan José

Nagusia, 6 31791 (Sunbilla)

80

2

7

Zorua

SU-8

Galzagorri Galzagorri, Juan

Errekalde karrika, 31791 (Sunbilla)

85

2

4

Zorua

SU-9

Gamboa Ibarra, Carlos

31791 (Sunbilla)

99

2

8

Zorua

SU-10

Arrechea Manterola, José M.ª

Nagusia, 10, 31791 (Sunbilla)

93

2

9

Zorua

SU-11

Gamboa Ibarra, Carlos

31791 (Sunbilla)

203

2

10

Zorua

Hondakindegiek Ukitutako Lurzatiak

FINKA ZENBAKIA

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO AZALERA (m2)

KATASTROKO DATUAK

POLIGONOA

LURZATIA

LUR MOTA

DONEZTEBEKO UDAL MUGAPEA

DO-6

Maderas Zalba, S.A.

San Migel auzoa

31740 (Doneztebe)

3.576

1

480B

Belardia

F1119034

Iragarkiaren kodea: F1119034