238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Hirilurraren balorazio txostena. Onespena

Lekunberriko Udalak, 2011ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Lekunberriko udal mugapeko balorazio txostenaren proposamen berria.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lekunberrin, 2011ko azaroaren 3an.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1118835