238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Lerateko UC 10-3 birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Lerateko UC 10.3 exekuzio unitatearen konpentsazio batzordeak, haren eskritura notarioaren aitzinean eman baitzen 2006ko azaroaren 25ean, bere garaian aurkeztu zuen Lerateko UC 10-3 unitatea birzatitzeko proiektua, eta hura 2011ko otsailaren 23an behin betikoz onetsi zen.

Birzatitzeko proiektu hori Lizarrako 1. Erregistroan inskribatzeko aurkeztu delarik, jabetza erregistratzaileak errekerimendu egin du zenbait akats material zuzentzeko, eta horiek zuzendu dira

Gesalazko Udal Planeko Lerateko UC 10-3 unitate finkatua birzatitzeko proiektuaren testu bateginean.

Udalak 2011ko urriaren 24an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi da Gesalazko Udal Planeko Lerateko UC 10-3 unitate finkatua birzatitzeko proiektuaren testu bategina, hartan zuzentzen baitira Lizarrako 1. Jabetza Erregistroak ohartarazitako akats materialak.

Hogei eguneko epea eman da azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Birzatiketa espedientearen dokumentazioa eskura dago Gesalazko Udaletxean.

Muetzen, 2011ko urriaren 24an.-Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1118792