238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2012ko ekitaldiko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak
eta kanonak. Onespena

Garinoaingo Udalak, 2011ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, onetsi zituen ondoko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak, 2012rako. Halaber, erabaki zuen indarra hartuko dutela Nafarroako Aldizkari Ofizialean honako erabaki hau argitaratzen denetik aitzina.

Zergak.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,204.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.

-TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,34.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

-Hirilurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga: %15. Zerga honen tarteen araberako aplikazioa, azken eskualdaketaren arabera:

  • 5 urte bitarte: %3.
  • 10 urte bitarte: %2,8.
  • 15 urte bitarte: %2,7.
  • 20 urte bitarte: %2,7.

Tasak, prezio publikoak eta kanonak.

-Jarduera sailkatuak: 2,1 euro/m².

-Lurzatien birzatiketa eta banantzea: 1,2 euro/m².

-Obra lizentziaren tasa: Lur mugimenduak: 6 euro/m³.

-Ehorzteko tasa: 200 euro.

-Etxeko laguntza egiteko prezio publikoak:

  • 6,30 euro, janaria.
  • 18,68 euro orduko, etxeko laguntza.

-Herrilurretako lurzatiak: nekazariek jaso beharreko indizeak aplikatuko dira, Nafarroako Gobernuak finkatuak; erreferentzia baldintza-agirian zehaztuko da.

-Larreen aprobetxamendua. Mota honetarako Nafarroako Gobernuak finkaturiko indizeak aplikatuko dira, halakorik bada; ez bada, KPIra joko da.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Garinoainen arautzen dituzten ordenantzei jarraituko zaie.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2011ko azaroaren 22an.-Alkate udalburua, Xabier Barrena Mendióroz.

Iragarkiaren kodea: L1119060