238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aurrekontuak eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2011ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2012ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Getze Galarren, 2011ko azaroaren 18an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L1118872