238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Plantilla organikoko aldaketa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan baita, behin betiko onetsi da Lizarrako Udalaren 2010eko egungo plantilla organikoko aldaketa, hain zuzen ere idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuetarako merezimendu partikularrei dagokienez, horiek hasiera batean onetsi baitzituen Udalak 2011ko urriaren 6an egin osoko bilkuran. Erabaki hori 2011ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6an.

Lizarran, 2011ko azaroaren 23an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1119132