1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko terapeuta okupazional izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko terapeuta okupazional izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiko epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, aurkeztu du eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena; deialdia 2010eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an.
Gero, ez Ainhoa Trebol Urra andreak ez Joana Laparra Alguacil andreak ez dute epean aurkeztu deialdiaren 8.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa eta, horrenbestez, ezin dira izendatu. Hutsune hori probak gainditu zituztenen zerrendan ondotik datorren izangaiarekin bete zen, baina horrek ere uko egin zion lanpostua hautatzeari.
Horrenbestez, María Garrido Palacios andrearekin, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo dagoen izangaia baita, betetzen da lanpostua.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko terapeuta okupazional izateko 4 lanpostutarako izendapen proposamena osatzen da honako honen alde:
-María Garrido Palacios.
2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2011ko azaroaren 11n.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Elena Navascues Catalán.
Iragarkiaren kodea: F1118657