1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2087/2011 EBAZPENA, urriaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Arbona Celaya andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Berriozarko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Ekainaren 15eko 225/1992 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatuko ditu, bitarte baterako edo ordezko gisa, osasun eskualde oinarrizkoetako eta/edo adimen osasuneko sektoreetako zuzendariak, baita erizaintza unitateetako buruak ere, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposaturik.
Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,
EBATZI DUT:
1. María Arbona Celaya andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Berriozarko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatzea, bitarte baterako.
2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Langileriaren Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2011ko urriaren 26an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea.
Iragarkiaren kodea: F1117923