234. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 127/2011 prozedura

Jesús M.ª Melero Morenok eskaturik Excatrans Telu, S.L.ren eta Obetrans Tudela, S.L.ren aurka bideratu den 0000127/2011 betearazpenean, langilea berriz ez hartzeagatiko auziari buruzko bilera eginen da 2011ko abenduaren 22an, goizeko 09:10ean, 15. judizio-aretoan (Justizia Jauregia, San Roke kalea, 4, lehen solairua). Honen bidez ekitaldi horretarako zitazioa egiten zaie Excatrans Telu, S.L.ri eta Obetrans Tudela, S.L.ri, eta agertu ezean ekitaldia bera gabe eginen dela ohartarazten zaie.

Ekitaldi horretan betearazpenpeko alderdiak bere eskubidearen alde egokitzat jotzen duena alegatu eta frogatu ahal izanen du alderdi betearazleak alegatzen duenari buruz, hots, langilea berriz hartu ez izanari buruz. Erabili nahi dituen eta ekitaldian gauza daitezkeen froga guztiak eraman beharko ditu. Bera ager daiteke, edo ordezkari bat bidali, ahalorde askietsia duena eta egitateak zuzenean ezagutzen dituena. Aurkako alderdiaren galderei edota ofiziozkoei erantzun beharko die, eta bestela egiaztatutzat jo daitezke kalte egiten dioten egitateak. Agertzen ez bada ekitaldia hura gabe eginen da.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Excatrans Telu, S.L.ri eta Obetrans Tudela, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko azaroaren 14an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1118787