234. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Eloko Hirigintzako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa. Hasierako onespena

2011ko abuztuaren 30ean aurkeztu zen Eloko Udaleko Erregistroan eskaera bat, Eloko 2. poligonoko 53. lurzatiaren determinazio xehakatuak aldatzeko, hain zuzen ere Susana Álvarez Ervitik sustatua.

35/2002 Foru Legearen 74. artikulua aplikatuz, bi hilabeteko epea iragan denez Udalak delako eskaerari buruzko inolako jakinarazpenik egin gabe, proposamena hasiera batean onetsitzat jo beharra dago; 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Iruñean, 2011ko azaroaren 15ean.-Sustatzaileak, Susana Álvarez Erviti eta Jesús Nagore Leoz.

Iragarkiaren kodea: L1118810