2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual xehakatua.
Hasierako onespena
Cabanillasko Udalak, 2011ko azaroaren 4an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Cabanillasko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual xehakatu hau, Udalak berak sustatua:
"Cabanillasko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 9. kapituluaren aldaketa; baldintza partikularrak biltegien eta industria txikiaren eremuan".
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak 74.2 artikuluari dagokionez xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietan, argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesa dutenek Udal Idazkaritzan azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Cabanillasen, 2011ko azaroaren 18an.-Alkatea, Alberto Santos Alegría.
Iragarkiaren kodea: L1118851