1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
121/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren irailaren 19ko 111/2011 Foru Aginduaren I. eranskineko akats materiala zuzentzen duena. Foru agindu horretan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun arloko A mailako langileen lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartu eta lanpostu horiek betetzeko prozedurak arautu, eta horietan aplikatu beharreko merezimendu baremoak ezarri ziren.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak jakinarazi du akats material bat atzeman duela Osasuneko kontseilariaren irailaren 19ko 111/2011 Foru Aginduaren I. eranskina transkribatzean.
Honako hau dioen tokian:
"1.3. Egoiliar gisa edo egonaldia bitartean egindako zerbitzuak: 0,9 puntu".
Honela behar du:
"1.3. Egoiliar gisa edo egonaldia bitartean egindako zerbitzuak: 0,9 puntu, urte bakoitzeko".
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55. artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkok da aipatu foru aginduan atzemandako akats materiala zuzentzea.
Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak xedatzen duenaren arabera,
AGINDU DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun arloko A mailako langileen lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartu eta lanpostu horiek betetzeko prozedurak arautu, eta horietan aplikatu beharreko merezimendu baremoak ezarri zituen Osasuneko kontseilariaren irailaren 19ko 111/2011 Foru Aginduaren I. eranskineko akatsa zuzentzea ondotik adierazten den moduan:
Honako hau dioen tokian:
"1.3. Egoiliar gisa edo egonaldia bitartean egindako zerbitzuak: 0,9 puntu".
Honela behar du:
"1.3. Egoiliar gisa edo egonaldia bitartean egindako zerbitzuak: 0,9 puntu, urte bakoitzeko".
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2011ko azaroaren 3an.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.
Iragarkiaren kodea: F1118066