1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. Oharra, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiarena, Arguedasko, Caparrosoko eta Alesbesko udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko proposamena jendaurrean jartzen duena.
Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko lanetan interesa dutenei.
Lehena. Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 1633/2010 Ebazpenaren bidez, arestian aipatu udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko espedientea onetsi zen. Gero, udal mugape bakoitzeko dokumentuak eta landa-lanak bildu ziren.
Bigarrena. Abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.-Epe horretan, aipatutako udaletxeetan kontsultatzen ahalko da proposamena eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.
Iruñean, 2011ko azaroaren 4an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
Iragarkiaren kodea: F1118126