234. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Zerga Ogasuna. Ondasun higiezinak enkantean jartzeko iragarkia.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak,

Aditzera ematen du:

2011ko urriaren 19an Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuen enkantean saltzea zenbait prozeduratan bahitutako ondasun higiezinak. Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, enkante iragarkiak argitaratzen dira eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkanteak 2011ko abenduaren 12an eginen dira, 09:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan; bata bestearen ondoren eginen dira, higiezinen zerrendaren hurrenkerari jarraituz.

2. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen bukaeran ageri diren zama eta kargak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude, eta ez dira iraungiko, ez baita zilegi errematearen prezioa horretarako ematea. Iragan den denbora kontuan hartuz, entitate bakoitzaren ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izaten ahal ditu.

3. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahal dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.

4. Lizitatzaile guztiek, onartuak izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak. Lizitatzaileei jakinarazten zaie gordailua eratzeak lehenengo lizitazioko hasierako prezioa adinako eskaintza aurkeztea dakarrela.

5. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea, enkantea iragartzen denetik hura hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienekoak izanen baitira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean aurkeztuko dira, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko 6. solairuan. Haiekin batera, gordailuaren adinako txeke adostua sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoekin zuzenean parte hartzea. Posturak mugatzen dituzten tarteak hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira.

6. Errematatzaileak beharturik daude, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

7. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat eman beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

8. Ondasunak lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez badira eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da; bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen dio, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo paragrafoan zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkanteko hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten.

9. Hala bada, bigarren lizitazioa egin eta enkantean jarritako ondasunak esleitzen ez badira, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasiera, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen duen moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu Enkante Mahaiak eta, haietakoren bat nahikoa dela iruditzen bazaio, ondasunen esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, Enkante Mahaiak ezartzen dituen baldintzetan, eta hala, behin eta berriro, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 2. solairua, Iruña).

10. Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa paratutako gutxieneko prezioaren %20 eskatuko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeak bermearen zenbatekoan sor litzakeen kalte handiagoengatiko erantzukizunak.

11. Espedienteak ez du aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean zordunek ez beste inork okupatzen duenik.

12. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duten ondasunak Foru Komunitateari esleitu dakizkion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

13. Eskualdatzeek sortzen dituzten gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzaileen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

14. Enkanteak bertan behera geratuko dira, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza korrituak eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.

15. Zordunak helbide ezagunik ez badu, iragarki hau argitaratuta, enkantea jakinarazitzat joko da legezko ondorio guztietarako.

16. Hona hemen iragarki honetan aipatzen diren enkanteak:

1. enkantea.

-Zorduna: Petra Lacunza Guerendiain andrea; NANa: 15539552Q.

-Erregistro-fitxa bakarra: orubearen 1/6a. Hiri orubea, Andosillako Porvenir kaleko 66. polizia zenbakian; katastroko 5. poligonoko 1082. lurzatia da eta laurehun eta berrogeita lau metro karratu ditu. Mugak: aurrealdean, bere kalea; sartu eta eskuinetara, Porvenir kaleko 64. zenbakiko etxea (katastroko 5. poligonoko 1081. lurzatia); eta, ezkerraldean eta atzealdean, poligono bereko 64., 656. eta 66. lurzatiak.

-Katastrokoa: 5. poligonoa, 1082. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri unitatea.

-Titulartasuna: Ez dago Jabetza Erregistroan inskribatua.-1/6a Petra Lacunza Guerendiain andrearena da, haren ahizpa Josefina Lacunza Guerendiain andrearen oinordetzaz, Lizarrako 1. Auzialdiko 2. Epaitegiaren 1998ko maiatzaren 11ko autoaren arabera; haren bidez onetsitzat jo zen banaketa koadernoa eta haren protokolarizatzea agindu zen.

Enbargo eginbidea, 2009ko azaroaren 9koa. 2011ko azaroaren 14an, enbargoaren idatzoharra Lizarrako Jabetza Erregistroan egiteko agindua aurkeztu zen (3.699. aurkezpen zenbakia, 175. idazpen zenbakia, 182. liburua).

TASAZIO BALIOA

ZAMAK

UDALETXEA

LEHEN LIZITAZIOA

GORDAILUA

TARTEAK

BIGARREN

LIZITAZIOA

GORDAILUA

TARTEAK

11.500,00

34,40

11.465,60

2.293,12

114,66

8.599,20

1.719,84

85,99

2. enkantea.

-Felipa Lacunza Guerendiainen jaraunspen jasogabearen zorduna.

-Erregistro-fitxa bakarra: orubearen 1/6a. Hiri orubea, Andosillako Porvenir kaleko 66. polizia zenbakian; katastroko 5. poligonoko 1082. lurzatia da eta laurehun eta berrogeita lau metro karratu ditu. Mugak: aurrealdean, bere kalea; sartu eta eskuinetara, Porvenir kaleko 64. zenbakiko etxea (katastroko 5. poligonoko 1081. lurzatia); eta, ezkerraldean eta atzealdean, poligono bereko 64., 656. eta 66. lurzatiak.

-Katastrokoa: 5. poligonoa, 1082. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri unitatea.

-Titulartasuna: Ez dago Jabetza Erregistroan inskribatua.-1/6a Felipa Lacunza Guerendiain andrearena da, haren ahizpa Josefina Lacunza Guerendiain andrearen oinordetzaz, Lizarrako 1. Auzialdiko 2. Epaitegiaren 1998ko maiatzaren 11ko autoaren arabera; haren bidez onetsitzat jo zen banaketa koadernoa eta haren protokolarizatzea agindu zen, notario jaunaren aurrean egindako eskrituraren bitartez. Felipa Lacunza Guerendiain andrea 2005eko maiatzaren 30ean hil zen, testamenturik egin gabe; hortaz, premiamendu bidezko prozedura oinordetzara deitutakoei zuzendu zaie, hildakoaren semea den Juan Carlos Lizaso Lacunza jaunaren ordezkaritzapean (NANa: 72559133K).

Enbargo eginbidea, 2009ko azaroaren 9koa. 2011ko azaroaren 14an, enbargoaren idatzoharra Jabetza Erregistroan egiteko agindua aurkeztu zen (3.698. sarrera zenbakia, 174. idazpen zenbakia, 182. liburua).

TASAZIO BALIOA

ZAMAK

UDALETXEA

LEHEN LIZITAZIOA

GORDAILUA

TARTEAK

BIGARREN

LIZITAZIOA

GORDAILUA

TARTEAK

11.500,00

34,40

11.465,60

2.293,12

114,66

8.599,20

1.719,84

85,99

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2011ko azaroaren 15ean.-Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F1118659