234. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Zerga Ogasuna. Ondasun higiezinak enkantean jartzeko iragarkia.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak,

ADITZERA EMATEN DU:

Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela Miguel Mongelos Diez jaunaren aurka (NAN/IFK: 033447370 B), eta bertan, 2011ko urriaren 26an, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea ondasun higiezin bahituak, eta enkantea egitea. Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2011ko abenduaren 12an eginen da, 12:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan.

2. Enkantera aterako diren ondasunak:

Lote Bakarra:

Erregistrokoa.-8516 zenbakiko finka, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 2648. liburukia, 122. liburua, 109. orria. Hiri finka: Industria nabe bateko lokala, Aranguren Ibarreko Mutiloagoitiko Esquibel kaleko hamaika zenbakiaz markatutako eraikuntzan. Ehun eta hamasei metro eta hirurogeita hamabost dezimetro koadroko azalera eraikia dauka, eta 107,70 metro koadroko azalera erabilgarria.

Katastrokoa.-Mutiloagoitiko (Aranguren Ibarreko) lokala, 204,21 metro koadroko azalera duena, etxebizitzako erabilerakoa.

Titulartasuna: Miguel Mongelos Diez jaunaren izenean ageri da, ezkontza-sozietaterako salerosketa titulu bidez.

Lehentasunezko kargak:

-Nafarroako Rural Kutxaren aldeko hipoteka, 2001eko irailaren 1ean inskribatua (3. inskripzioa). 2011ko apirilaren 20an entitate horrek adierazi zuen kredituaren egoera 182.826,66 eurokoa zela.

-2011ko martxoaren 22an, Aranguren Ibarreko Udalari ordaintzeke zegoen diru kopurua 449,56 eurokoa zen.

Tasazioaren balioa: 362.211,36 euro.

3. Egiten den enbargoa: 2009ko martxoaren 10eko enbargo eginbidea, Agoizko 1. Jabetza Erregistroan 2009ko maiatzaren 18an idatzia, "A" letrarekin.

4. Lizitazioaren hasierako prezioa: 178.935,14 euro.

5. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen 2. atalean ageri diren zamak eta kargak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, entitate bakoitzaren ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izaten ahal ditu.

6. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahal dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.

7. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots, 35.787,03 euro. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeak bermearen zenbatekoan sor litzakeen kalte handiagoengatiko erantzukizunak. Lizitatzaileei jakinarazten zaie gordailua eratzeak lehenengo lizitazioko hasierako prezioa adinako eskaintza aurkeztea dakarrela.

8. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea, enkantea iragartzen denetik hura hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienekoak izanen baitira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean aurkeztuko dira, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko 6. solairuan. Haiekin batera, gordailuaren adinako txeke adostua sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoekin zuzenean parte hartzea. Posturak mugatzen dituzten tarteak hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 1.789,35 eurokoak.

9. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

10. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat eman beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

11. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da; bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen dio, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo paragrafoan zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkanteko hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten, hau da:

2. LIZITAZIOA

%20 GORDAILUA

%1 ESKAINTZA TARTEAK

134.201,36 euro

26.840,27 euro

1.342,01 euro

12. Hala bada, bigarren lizitazioa egin eta loteetakoren bat esleitzen ez bada, enkante mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasmenta, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen den moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu Enkante Mahaiak eta, haietakoren bat nahikoa dela iruditzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, Enkante Mahaiak ezartzen dituen baldintzetan, eta hala, behin eta berriro, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 2. solairua, Iruña).

13. Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa aurrerakin bat eskatzen ahalko da. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeak bermearen zenbatekoan sor litzakeen kalte handiagoengatiko erantzukizunak.

14. Espedienteak ez du aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinak zorduna ez beste inork okupatzen dituenik, eta zordunaren familiaren egoitza da.

15. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duten ondasunak Foru Komunitateari esleitu dakizkion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

16. Nolanahi dela ere, Jabetza Horizontalari buruzko ekainaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluan, alegia, apirilaren 6ko 8/1999 Legeak aldatutako hartan oinarriturik, esleipen-hartzaileak Nafarroako Zerga Ogasuna espresuki libratzen du komunitatearekin dauden zorren egoerari buruzko ziurtagiriak ekartzeko obligaziotik, eta hartzailearen kargura izanen dira ordaintzeko dauden gastuak.

17. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

18. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza korrituak eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.

19. Zordunak helbide ezagunik ez badu, iragarki hau argitaratuta, enkantea jakinarazitzat joko da legezko ondorio guztietarako.

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2011ko azaroaren 9an.-Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F1118586