234. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

367/2011 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko 2012ko probetarako dei egiten duena.

Uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretua 2007ko 184. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an. Horren bidez, errepide bidezko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu ziren. Errege dekretu horrek Espainiako zuzenbidera bildu zuen Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2003ko uztailaren 15ean emandako 2003/59/EE Zuzentaraua.

Errege dekretu horretan, hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko baldintzak arautu ziren, baita Europar Batasuneko edozein estatutan finkaturiko enpresen ibilgailuak Espainiako bide publikoetan gidatzeko behar diren prestakuntza etengabeko ikastaroak egitekoak ere. Izan ere, horretarako nahitaezkoa da C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenen jabe izatea.

Errege dekretu horren 15. artikulua betetzeko asmoz, bidezkoa da agiri hura lortzeko behar diren probetara dei egitea, I. eranskinean ezartzen diren oinarriekin bat.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko behar diren probak 2012an egiteko deialdia onestea. Izan ere, agiri hori beharrezkoa da Gidarien Orotariko Erregelamenduan zehazten diren C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenen jabe izatea nahitaezko baldintza duten ibilgailuak Espainiako bide publikoetan gidatzeko.

2. Ondokoak izanen dira probetarako eratu den epaimahaiko kideak:

-Mahaiburua: Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría jauna, Garraio Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Raquel Bujanda Perales andrea, Plangintza eta Kontrol Ataleko burua.

Mahaikideak:

-Amaya Ruiz Irurita andrea, Garraioen Ustiapenerako Ataleko burua.

-Charo Loitegui Biurrun andrea, Garraioen Araubide Juridikoaren eta Arbitraje Batzordearen Ataleko burua.

-Ana Belén Gracia García andrea, Garraioen Ustiapenerako Atalari atxikitako industria ingeniaria.

Ordezkoak:

-Ángela Sanz Rives andrea, Garraioen Araubide Juridikoaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari atxikitako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

-Iñigo Belzunegui Iturria jauna, Garraioen Ustiapenerako Ataleko Herri lanetako ingeniari teknikoa.

-Iñaki Azcona Mendizábal jauna, Bidaiarien Garraioa eta Garraioen Artekaritza Kudeatzeko Bulegoko burua.

-Idazkaria:

María Senosiáin Labat andrea, Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoko burua.

-Ordezkoa: -Laura Echeverría Itúrbide andrea, Garraioen Araubide Juridikoaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari atxikitako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

3. Deialdiko oinarriak onestea, I. eranskinean ageri direnak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

5. Ebazpen hau Garraio Zerbitzura, Garraioen Ustiapenerako Atalera eta epaimahaikideei igortzea.

6. Adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2011ko azaroaren 11n.-Garraioetako zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.

I. ERANSKINA

Hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko behar diren probak 2012an egiteko oinarriak. Izan ere, agiri hori beharrezkoa da Gidarien Orotariko Erregelamenduan zehazten diren C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenen jabe izatea nahitaezko baldintza duten ibilgailuak Espainiako bide publikoetan gidatzeko

Lehena.-Izangaiek bete beharreko baldintza orokorrak.

Proba hauetan onartuak izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

-Aginduzko ikastaroak gainditu izana, bai arruntak, bai trinkoak, azterketa egin aurreko sei hilabeteetan, uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedaturikoarekin bat.

-Nafarroako Foru Komunitatean benetan eta etenik gabe bizitzea eta hori frogatzea. Hala ere, beste autonomia erkidego batean bizi direnak ere aurkezten ahalko dira, arrazoiak emanik, organo dei egilearen baimena badute.

Izangaiaren ohiko helbidea zein den jakiteko, indarra duen nortasun agiri nazionalean ageri dena hartuko da kontuan. Agiri horretan ageri den helbidearen ordez beste bat onartuko da honako kasu hauetan:

1. Izangaiak erroldatze agiriaren bidez frogatzen duenean azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izan duela. Horretarako, ariketak egiteko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita kontatuko da.

2. Izangaiak frogatzen duenean, helbidea azken urteko 185 egunetik beheiti beste toki batean edukirik ere, familiagatik edo lanagatik bizilekuz aldatu behar izan duela. Jarduera jakin bat egiteko herri batean egonaldi mugatua baldin bada, azken baldintza hori ez dela bete ulertuko da. Unibertsitate, eskola edo ikastetxe batera joateak ez dakar ohiko helbidearen aldaketarik.

Bigarrena.-Eskaerak.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek bide hauetako bat erabiliz aurkeztu beharko dute eskaera:

-Interneten bidez, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es atarian ("Zerbitzuak", "Gaiak" atala, "Garraioak" azpiatala) ageri den inprimakia betez.

-Eskabide bat, oinarri hauen II. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuan dagoen Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoan aurkeztuz (Iruñeko San Ignazio etorbidea, 3, behea). Bestela, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 7koa) aurkez daiteke, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluaren 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan. Interneteko eranskin honetatik lor daiteke eskabidea, edo Garraio Zerbitzuan eska daiteke.

2. Eskaeraz gainera, bi kasuetan, eskatzaileek honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

a) Indarra duen nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

Nortasun agiri nazionalean ageri den bizilekua Nafarroako Foru Komunitatekoa ez bada, erroldatze agiriarekin frogatu beharko du Nafarroan duela bizilekua; agiri horretan adierazi beharko da azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitatean bizilekua izan duela. Horretarako, probak egiteko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita kontatuko da.

Erroldako antzinatasuna 185 egunetik beherakoa baldin bada, bizilekua Nafarroako Foru Komunitatera aldatzera behartu duten familia edo lan arrazoiak azaltzen dituen agiria aurkeztu beharko da.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan dagokion foru araudiak ezarritako zenbatekoa pagatu dela frogatzen duen agiria, azterketara aurkezteko eskubide gisa.

3. Eskaera Interneten bidez egiten bada, dokumentazioa on-line izapideen bidez bidaliko da.

Azterketarako inskripzioa eskatzen ahalko da aurreko prestakuntza ikastaroa bukatua ez izanagatik ere, baldin eta ikastaroa eskabideak zuzentzeko epea iragan baino lehen bukatzen bada eta epe horretan Administrazioaren aurrean modu fede-emailean frogatzen bada hura gainditu dela (ikastaroa egin deneko ikastetxeak aurkeztu behar duen ziurtagiri telematikoaren bidez).

Probetarako izena emateko bidea bat edo beste izan, bai eskabidea bai agiriak oinarri hauen III. eranskinean adierazten diren epeetan aurkeztu beharko dira.

Eskabideak kasuan kasuko deialdirako bakarrik balioko du. Hurrengo deialdietan proba egin nahi bada, berriro bete beharko da. Kasu horretan aski izanen da eskabidea eta ordainketa gutuna aurkeztea, eskabidean adierazirik gainerako agiriak ez dituela aurkeztu, Administrazioak badauzkalako, izangaiak aurreko deialdietan aurkeztuak dituelako.

Hirugarrena.-Eskaerak aurkezteko epeak III. eranskinaren taulan ageri direnak dira.

Laugarrena.-Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta probak eginen direneko tokia eta orduak Garraio Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean (Iruñeko Alondegi kaleko 1ean) eta aipatutako Interneteko web orrian argitaratuko dira, oinarri hauen II. eranskinean deialdi bakoitzerako adierazten diren egunetan.

Bazterturiko izangaiek erreklamazioak aurkeztu eta, bidezkoa bada, zuzendu ahal izanen dituzte, oinarri hauen III. eranskinean deialdi bakoitzerako adierazten den eguna bitarte.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak ere oinarri hauen II. eranskinean deialdi bakoitzerako adierazten diren datetan argitaratuko dira.

Bosgarrena.-Proben garapena.

Izangaiek NANa edo, epaimahaiaren arabera, nortasuna aski den moduan frogatzen duen beste agiri bat aldean dutela agertu beharko dute probetara.

Seigarrena.-Azterketaren egitura eta kalifikazioa.

Azterketaren xede den arloari, proben egiturari eta horien kalifikazioari dagokienez, errepide bidezko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zituen uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuan xedatu bezala eginen da.

Azterketa test modukoa izanen da. 100 galdera izanen ditu eta horietariko bakoitzak lau erantzun. Erantzun zuzenak puntu batekin baloratuko dira eta erantzun okerrengatik 0,5 puntu kenduko dira. Ihardesten ez diren galderengatik eta ihardespen bat baino gehiago ematen zaienengatik ez da punturik lortuko, ezta kenduko ere.

Azterketa gainditzeko gutxienez ere 50 puntu lortu beharko dira.

Ariketa egiteko gehienez ere bi ordu izanen dira.

Lanbide gaitasunaren agiria duten gidariek, bidaiari edo salgai garraioa egiteko jarduerak handitu edo aldatu nahi badituzte, uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 2. ataleko 1.4, 1.5, 2.2 eta 3.7 helburuei dagokien azterketa zatia eginen dute bakarrik, bidaiari garraioan aritu nahi badute, eta testu beraren I. eranskinaren 1. ataleko 1.4, 2.2 eta 3.7 helburuei dagokien zatia, salgai garraioan aritu nahi badute.

Zazpigarrena.-Gainditzen dutenen zerrendak.

1. Ariketak kalifikatu ondoren, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda jendaurrean jarriko du Garraio Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean (Iruñeko Alondegi kaleko 1ean) eta Garraio Zuzendaritza Nagusiaren web orrian: www.navarra.es ("Zerbitzuak", "Gaiak" atala, "Garraioak" azpiatala), gainditu dituztenen zerrenda, eta Garraioetako zuzendari nagusiari igorriko dio.

2. Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesteko, Garraioetako zuzendari nagusiak emanen duen ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunerako agiria lortzeko probetan izena emateko eskabidea

A.-Eskatzailearen datuak:

Lehen deitura

Bigarren deitura

Izena

NAN zenbakia

Jaioteguna

Jaioterria

Nazionalitatea

Telefono zenbakia

Helbidea (kalea, zenbakia)

Herria

Helbidearen probintzia

Posta kodea

Ikastaroa egin dueneko zentroa

Ikastaroa bukatu dueneko eguna

Ikastaro mota: arrunta, trinkoa.

Goian aipatu datuak dituen eskatzaileak eskabidea aurkezten du Garraioetako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunerako agiria lortzeko onetsiriko probetarako deialdian onartua izatea eskatzen du.

B.-Egin nahi dituen probak (X jarri bidezko den tokian).

[ ] Hasierako kualifikazioa, bidaiarientzako.

[ ] Hasierako kualifikazioa, salgaientzako.

[ ] Bidaiarientzako hasierako kualifikazioa handitzea.

[ ] Salgaientzako hasierako kualifikazioa handitzea.

C.-Azterketa egiteko tasa hauxe da: (ikus foru araudia).

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Sinadura

III. ERANSKINA

Datak, azterketak egiteko, eskabideak aurkezteko, behin behineko zerrendak argitaratzeko,
akatsak zuzentzeko eta behin betiko zerrendak argitaratzeko

ESKABIDEAK
AURKEZTEKO EPEA

BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK ETA AZTERKETA EGITEKO ORDUA ETA TOKIA ARGITARATZEA

AKATSAK ZUZENTZEKO MUGA-EGUNA

BEHIN BETIKO ZERRENDAK ARGITARATZEA

AZTERKETA
EGUNA

12/01/09tik 12/01/27ra

2012ko otsailaren 2a

2012ko otsailaren 16a

2012ko otsailaren 20a

2012ko otsailaren 24a

12/03/8tik 12/03/29ra

2012ko apirilaren 3a

2012ko apirilaren 20a

2012ko apirilaren 24a

2012ko apirilaren 27a

12/05/14tik 12/06/01era

2012ko ekainaren 7a

2012ko ekainaren 21a

2012ko ekainaren 25a

2012ko ekainaren 29a

12/07/4tik 12/07/26ra

2012ko abuztuaren 1a

2012ko abuztuaren 16a

2012ko abuztuaren 27a

2012ko abuztuaren 31

12/09/10etik 12/09/28ra

2012ko urriaren 4a

2012ko urriaren 19a

2012ko urriaren 22a

2012ko urriaren 26a

12/10/24tik 12/11/15era

2012ko azaroaren 20a

2012ko abenduaren 7a

2012ko abenduaren 11

2012ko abenduaren 14a

F1118622

Iragarkiaren kodea: F1118622