1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
425/2011 EBAZPENA, urriaren 26koa, Vianako Printzea Erakundea - Kulturako zuzendari nagusiak emana, Lizarrako Udalaren Gustavo de Maeztu y Whitney bilduma interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena. Haren deskribapena eta ezaugarriak ebazpen honen dokumentazio erantsian jaso dira.
Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Atalak txosten bat aurkeztu du eta, Lizarrako Udalak eskaturik, bertan proposatu du Lizarrako Udalaren Gustavo de Maeztu y Whitney bilduma interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadila.
Gustavo de Maeztu y Whitney margolariak egindako 504 lan ditu Lizarrako Udalaren Gustavo de Maeztu y Whitney bildumak. Horien artean nabarmentzen dira 100 olio margolan eta 300 marrazki baino gehiago. Horretaz gain, autolitografiak, plaka litografikoak eta haren eskulturetako batzuk. Ebazpen honi erantsitako dokumentazioan zehazten dira azalpenak eta ezaugarriak.
Horrenbestez, eta Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legeak eta Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatua) ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak delegatutako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Lizarrako Udalaren Gustavo de Maeztu y Whitney bilduma interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea. Haren deskribapena eta ezaugarriak ebazpen honen dokumentazio erantsian jaso dira.
2. Espedientea tramitatzen jarraitzea, indarrean dauden xedapenek ezarritako moduan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Lizarrako Udalari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ondasunen eta Ondarearen Erregistroaren Atalari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kultura Ministerioko Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistroari, aurreneurrizko idatzoharra egiteko.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratzen den egunaren biharamunetik 30 eguneko epea ematea jendaurrean egon dadin, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Iruñean, 2011ko urriaren 26an.-Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ana Zabalegui Reclusa.
Iragarkiaren kodea: F1117860