1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko azaroaren 16an hartua, "Sareak eta zoladura berritzeko proiektua (3. fasea) Egiarretan" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko; sustatzailea Arakilgo Udala da.
Arakilgo Udalak 2010eko abenduaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Jendaurrean egoteko epea bukatuta eta aurkeztutako alegazio bakarraren gainean ebatzita, Arakilgo Udaleko Osoko Bilkurak, 2011ko abuztuaren 25eko Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua.
Arakilgo Udalak proiektua gauzatzean ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzeko eskatzen du. Alegatu du behar-beharrezkoa dela Egiarretan zoladura lanak azkar egitea, negua iritsi baino lehen, alegia, elurteen ondorioz pertsonen segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen egoerak saihesteko.
Nafarroako Gobernuak, Arakilgo Udalak adierazi dituen arrazoiak ikusita, bidezkotzat jo du desjabetze horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, prezio justua pagatzeko behar den kreditua atxiki dela egiaztaturik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57. b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, adierazten da presakoa dela "Sareak eta zoladura berritzeko proiektua (3. fasea) Egiarretan" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa; sustatzailea Arakilgo Udala da.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egun horretatik beretik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Erabaki hau Arakilgo Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2011ko azaroaren 16an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.
Iragarkiaren kodea: F1118764