231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2978/2011 EBAZPENA, urriaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 94 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barrenean 5 burutza betetzeari dagokiona indarrik gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 24an emandako 2603/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2005eko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Martxoaren 20an eman eta 2006ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ekoan, argitaratutako 695/2006 Ebazpenaren bidez, burutza horietatik 84 betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren. Haien artean burutza edo unitate parekatu hauei dagozkienak zeuden:

Orduko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua:

-Europako Batasunaren Nekazaritza Politika Kudeatzeko Bulegoa.

-Erosketa eta Salmenta eta Esku-hartze Bulegoa.

-Produktuen Eraldaketarako Bulegoa.

Orduko Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua:

-El Vergel Zahar Etxearen Kudeaketa Administratiborako Bulegoa.

-Lur Gorri Egoitza Koordinatu eta Kudeatzeko Bulegoa.

Bada, deialdia argitaratu zenetik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura organikoek eta haren erakunde autonomoen estatutuek izan dituzten aldaketen ondorioz, burutza edo unitate parekatu hauek kendu dira:

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

-Europako Batasunaren Nekazaritza Politika Kudeatzeko Bulegoa.

-Erosketa eta Salmenta eta Esku-hartze Bulegoa.

-Produktuen Eraldaketarako Bulegoa.

Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia:

-El Vergel Zahar Etxearen Kudeaketa Administratiborako Bulegoa.

-Lur Gorri Egoitza Koordinatu eta Kudeatzeko Bulegoa.

Hori guztia kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 1. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da aipatutako burutzak betetzeko prozesua indarrik gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 94 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko onetsitako deialdiaren barrenean, indarrik gabe uztea burutza hauek betetzeari dagokiona:

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

-Europako Batasunaren Nekazaritza Politika Kudeatzeko Bulegoa.

-Erosketa eta Salmenta eta Esku-hartze Bulegoa.

-Produktuen Eraldaketarako Bulegoa.

Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia:

-El Vergel Zahar Etxearen Kudeaketa Administratiborako Bulegoa.

-Lur Gorri Egoitza Koordinatu eta Kudeatzeko Bulegoa.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako Kudeaketaren eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urriaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1118381