231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1020/2011 judizio arrunta

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Cheikh Ndiayek eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Transportes Hermanos Barbarin S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 1020/2011 demandan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko abenduaren 19ko goizeko hamaikak eta hamabostean 1. judizio-aretoan (lehen solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Alderdiaren galdeketaren frogari dagokionez, froga hori eskatu baita, egin bekio zitazioa alderdi demandatuari eta ohartaraz bekio agertzen ez bada, beste norbaitengan eskuordetzen badu edo, ohartarazita egon arren, deklaraziorik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen direla epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Dokumentu bidezko frogari dagokionez, egin bekio eskaera alderdi demandatuari froga hori ezarritako egunean ekar dezan adiskidetze-ekitaldia, eta kasua bada, judizioa egiteko; honako honen jakinarazpenak legearen araberako errekerimenduaren balioa izanen du.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Transportes Hermanos Barbarin, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko urriaren 27an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1117657