231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Zangozako oinezkoen eremuetan ibilgailuen sarbide murriztua arautzen duen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2011ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zangozako oinezkoen eremuetan ibilgailuen sarbide murriztua arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatzen denari jarraituz tramitatu zen espedientea, lege hori aldatzen duen 15/2002 Foru Legean onetsi zen testu berriak dioenaren arabera; kontuan hartuz jendaurreko epean ez dela inolako erreklamaziorik aurkeztu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz, osorik argitaratzen da ordenantzan aldatu diren artikuluen testua, hamabost egun baliodun geroago indarra hartuko duena.

Zangozan, 2011ko azaroaren 2an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

ZANGOZAKO OINEZKOEN EREMUETAN IBILGAILUEN SARBIDE MURRIZTUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAKO ALDAKETA

Aldatu diren artikuluak: 8. artikulua, 10. artikulua, 11. artikulua, 19. artikulua, 20. artikulua.

Hona artikulu horien testu berri osoa:

8. artikulua. Oinezkoen bide edo aldeetan, txartel sistemaren bidez kontrolatutako baliabide mekanikoak erabiltzen dituzten sarbideetan sartzen ahalko dira aurretik eskabidea eginda, hori lortu dutenek, honako baldintza hauetako batean egoteagatik:

a) Oinezkoen kaleko edo eremuko bizilagunen ibilgailuak.

b) Zerbitzuetako enpresen merkataritzako ibilgailuak, zamalanetan ari badira, horretarako ezarritako ordu eta tokietan.

c) Merkataritzako edo industriako jardueren titularrak, lokalak oinezkoen kalean edo eremuan badituzte -JEZen izen emanda egon beharko dute, betiere zamalenetan aritzeko. Gainera, bide edo alde hartako bizilagunak badira, txartel bakarra izanen dute.

d) Anbulantziak, zerbitzuan ari direnean.

e) Ehorztetxeak, zerbitzuan ari direnean.

f) Suhiltzaileak, larrialdietako osasun langileak, Gurutze Gorrikoak eta DYAkoak, poliziak, kale garbiketako enpresa, hiri hondakinen bilketako enpresa, zerbitzuan ari direnean.

g) Bestelako ibilgailuak, c) ataletan zehaztutako establezimentuei hornigaiak banatzeko badira.

h) Gremioak:

-Zerbitzu enpresak, larrialdietako matxurak konpontzeko; betiere, izen emanda egon beharko dute JEZen.

-Etxegileak, oinezkoen kale edo eremuetako eraikinetan obrak egiteko behar duten denboran.

-Beste gremio batzuk, oinezkoen kale edo eremuetako eraikinetan obrak egiteko behar duten denboran.

i) Baimena duten bertze ibilgailu batzuk.

Aurrekoa gorabehera, Udalak alda ditzake aurreko ataletan zehaztutako lagun, enpresa, gremio edo entitateei oinezko bide edo aldeetara sartzeko baldintzak, hirian barnako ibilgailuen trafikoa aldatzen bada, hala nola, herriko jaietan edo bide horietan eragina izan dezaketen bestelako ekintza edo jarduerak antolatu behar direnean.

Debeku da oso ibilgailuak ibiltzea halako oinezkoendako bide edo aldeetan barna, ordenantza honetan zehaztutako egoeran edo gorabeheretan ez badira.

Txartela eskuratzeko, aldez aurretik tasa ordaindu beharko da, nahitaez.

Etxebizitzaz aldatu edo beste edozein baldintza aldatuz gero, auzoko izateari utziko zaio eta txartela itzuli egin beharko da, baita hura eskuratzeko arrazoi izandako obra edo zerbitzuak bukatzean ere.

Txartela ebatsi edo galduz gero, berehalakoan eman behar zaio horren berri Udalari.

10. artikulua. 8. artikuluko c) atalean zehaztutako establezimenduei hornigaiak banatzen dizkietan ibilgailu komertzialen eta bestelako ibilgailuen sarbidea, zamalanetan ari direnean.

a) Zamalanak arauzko seinalizazio bertikalaren nahiz horizontalaren bidez ezarritako ordutegian eginen dira, eta horretarako guneetan, hala bada.

Zamalanetarako ordutegia. Urte osoan.

-Astelehenetik ortziralera: 07:00etatik 11:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte.

-Larunbatetan: 07:00etatik 11:00ak arte.

-Igande eta jaiegunetan: igande eta jaiegunetan euren txartela erabiliz sartzen ahalko dira eremu arautuan, betiere dauden lokaletako merkataritzako jarduerekin lotuak dauden ibilgailuak. Sartzeko ordutegia 7:00etatik 15:00etara izanen da.

Kasu guztietan, kalea ibilgailurik gabe geldituko da zamalanetako orduak bukatu eta 15 minutu ondoren.

b) Zamalanak eginen dira lan horiek egiteko nahitaez behar den denboran zehar, eta inoiz ez 30 minututik gora.

11. artikulua. Bizilagunen sarrera.

1. Txartela lortu ondoren, euren bizitokira sartuko ahal dira eguneko 24 orduetan zehar, pisu astuneko eta/edo tamaina handiko gaien zamalanak egiteko, menpekotasuna duten bizilagunak mugitzeko edo osasun larrialdia bada.

2. Oinezko aldean zenbat denboraz egon daitekeen, aurreko lanak egiteko nahitaez behar dena izanen da eta inoiz ere 15 minututik gora.

19. artikulua. Arau-haustetzat hartuko dira:

1. Oinezkoendako alde edo bideetara sartzea txartelik gabe.

2. Oinezkoendako alde edo bideetara sartzea ordenantza honetan ezarritako ordutegitik kanpo.

3. Oinezkoendako aldeetan gelditzea ordenantza honetan ezarritako denbora igarota.

4. Oinezkoendako aldean gelditzea, kasu bakoitzean baimendutako ordutegitik kanpo.

20. artikulua.

1. Ordenantza honen 19. artikuluko arau-hausteak egiteagatik, zehapen hauek paratuko dira:

a) Sartzeko txartela galtzea eta kentzea.

-Txartela kentzea hiru hilabeterako.

  • Aurreko artikuluan zehaztutako arau-hausteengatik, 30 euroko hiru isun jarri badira, artikulu honetako c) atalean zehaztutakoari jarraikiz.
  • Sartzeko txartela betiko galtzea.
  • Aurreko artikuluan zehaztutako arau-hausteengatik, 30 euroko hiru isun jarri badira, b) atalean zehaztutakoari jarraikiz; edo 30 euroko 30 isun jarri badira c) atalean zehaztutakoari jarraikiz.

b) 60 euroko isuna.

-Oinezkoendako alde edo bideetara sartzea txartelik gabe.

-Oinezkoendako alde edo bideetara sartzea ordenantza honetan ezarritako ordutegitik kanpo.

-Oinezkoendako aldeetan gelditzea ordenantza honetan ezarritako denbora bikoiztuta eta hortik gora.

c) 30 euroko isuna.

-Oinezkoendako aldeetan gelditzea ordenantza honetan ezarritako denbora igarota.

-Oinezkoendako aldean gelditzea, kasu bakoitzean baimendutako ordutegitik kanpo.

2. Hori hala izanik ere, zehapenak mailakatu ahalko dira, Trafikoari buruzko Legearen 69. artikuluan ezarritako irizpideetan oinarriturik.

Iragarkiaren kodea: L1118044