231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2979/2011 EBAZPENA, urriaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 107 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barrenean 4 burutza betetzeari dagokiona indarrik gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 23an emandako 2574/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2006ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Martxoaren 26an eman eta 2007ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 23koan, argitaratutako 969/2007 Ebazpenaren bidez, burutza horietatik 91 betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren. Haien artean burutza edo unitate parekatu hauei dagozkienak zeuden:

Orduko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua:

-Hondakinak Kudeatzeko Bulegoa.

Orduko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua:

-Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Atala.

Orduko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua:

-Obrak Ikuskatzeko Atala.

Orduko Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentua:

-Garapenerako Lankidetzaren Atala.

Bada, deialdia argitaratu zenetik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura organikoek eta haren erakunde autonomoen estatutuek izan dituzten aldaketen ondorioz, burutza edo unitate parekatu hauek kendu dira:

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

-Hondakinak Kudeatzeko Bulegoa.

-Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Atala.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentua:

-Obrak Ikuskatzeko Atala.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua:

-Garapenerako Lankidetzaren Atala.

Hori guztia kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 1. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da aipatutako burutzak betetzeko prozesua indarrik gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 107 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko onetsitako deialdiaren barrenean, indarrik gabe uztea burutza hauek betetzeari dagokiona:

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

-Hondakinak Kudeatzeko Bulegoa.

-Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Atala.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentua:

-Obrak Ikuskatzeko Atala.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua:

-Garapenerako Lankidetzaren Atala.

2. Ebazpen hau Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Sustapen eta Etxebizitza Departamentukoari eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentukoari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urriaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1118383