1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3606/2011 EBAZPENA, urriaren 24koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Andrés Muñoz Garde jauna Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako Prestazioen Koordinazio Administratiboaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren Estatutuen 12. p) artikuluak Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio Nafarroako Mendekotasunerako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko eskumena. Estatutu horiek abuztuaren 24ko 137/2011 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 24ko 137/2011 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.
EBATZI DUT:
1. Andrés Muñoz Garde jauna Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako Prestazioen Koordinazio Administratiboaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.
2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Mendekotasunerako Agentziari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2011ko urriaren 24an.-Zuzendari kudeatzailea, Ana Concepción Puyo Gracia.
Iragarkiaren kodea: F1117420