228. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 17a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

Alkateak urriaren 20an eman 129/2011 Ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

"129/2011 Ebazpena, uztailaren 27koa, Berako alkateak emana, subjektu pasibo batzuei hamabortz eguneko epea ematen diena, alegazioak aurkez ditzaten jarduera ekonomikoaren edo lizentzia fiskalaren gaineko zentsutik ofizioz kendu baino lehen.

Ondoren aipatzen diren subjektu pasiboek jarduerak bertan behera utzi dituztela jakin du Udal honek:

-Adour Habitat. IFZ: B31817463.

-D.K.P. Nausia, S.L. IFZ.: B31924210.

-Enduit Belassal, S.L. IFZ: B31930647.

-Esplabat, S.L. IFZ: B31858434.

-European Edifices, LTD. IFZ: N3183976D.

-Evo Competicion, S.L. IFZ: B31913411.

-Fashion Fantasy, LTD. IFZ: N3194552J.

-Rafael Gonzalez Enguita. NAN: 72668006N.

-Grand Boy, S.L. IFZ: B31956329.

-Magic Txupi Deco, S.L. IFZ: B31813496.

-Memoire Du Temps, S.L. IFZ: B31749559.

-Merindol, LTD. IFZ: N3180462H.

-No Protocolo LTD. IFZ: N3194554F.

-Notre Metier Communiquer, S.L. IFZ: B71004253.

-Pasaca Trading, Sociedad Limitada. IFZ: B31933971.

-Rends Ton Plan. IFZ: N3185120G.

-Sola Transmisiones, S.L. IFZ: B31673676.

-Tedisec, S.L. IFZ: B31602006.

Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko Zerga kudeatzeko arauak ematen dituen azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuaren 11. artikuluarekin bat etorriz,

EBATZI DUT:

1) Interesdunei jakinaraztea ezen, hamabortz eguneko epean bidezkotzat jo ditzaketen alegazioak egiten ez badituzte, Udal honek Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskaleko Zergaren Zentsutik ofizioz kenduko dituela."

Ebazpen honen aurka para daiteke ondoko errekurtso hauetariko edozein:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamuntetik aitzina.

Bera, 2011ko azaroaren 2a.-Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1118218