3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
Jendaurreko informazioa
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: Leitzako Udala.
I.F.Z. zenbakia: P 3114800J.
Helbidea: Elbarren, 1, 31880 Leitza (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: Otemotz.
Eskatutako emaria: 12 l/s.
Tokia: Txaragorri alderdia.
Udalerria eta probintzia: Leitza (Nafarroa).
Xedea: udal hornidura.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Leitzako Udalak 12 l/s-ko ur aprobetxamendua eskatu du, Otemotz errekatik hartzeko, Txaragorri alderdian, Leitzako (Nafarroa) udal mugapeko Arkiskil auzoan, udal hornidurarako.
Ura Otemotz errekatik hartu nahi da, metro bateko presa bat eginez, ura kontrol etxolara bideratzeko; bertatik 180 mm-ko diametroko polietilonozko hodi bat aterako da, eta errekaren eta auzo-bideen ezkerreko bazterretik joanen da inguruan dagoen hodi batekin lotu arte.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2011ko urriaren 19an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1117057