3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra.
Erreferentzia: 2011-MC-102 / 2008-EXT-715 / 2008-RC-717
Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren ur komisarioak 2009ko abenduaren 22an hartutako erabakiaren bidez, ur aprobetxamendu honen ezaugarriak aldatzeko espedientea tramitatzen da: lur azaleko uren aprobetxamendua, Aragoi ibaitik ura hartzeko, Uxueko (Nafarroa) udal mugapean, ureztaketarako emana Epifanio Napal Gabarriri, Ministerioaren 1948ko urtarrilaren 5eko Aginduaren bidez, eta Ur Aprobetxamenduen Liburuan 28441 zenbakiarekin inskribatua. Titularra aldatu da (Epifanio Napal Gabarirena zen María Concepción Lecumberri Vallés izanen da aurrerantzean) eta harguneen kopurua handitu egin da (1etik 3ra).
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko urriaren 5ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1117654