228. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2004-P-595

Ebroko Ur Konfederazioak 2011ko urriaren 7an emandako ebazpenaren bidez, Casetas de Ocio del Villar erabiltzaileen elkarteari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Corellako udal mugapean (Nafarroa), 7. poligonoko 729. lurzatian, Fugenique alderdian, Alhama ibaiaren ezkerraldean (90124), ibilguen polizia-eremutik kanpo, dagoen putzu batetik ura ateratzeko, aipatutako udal mugapean, 7. poligonoko 1396., 457., 458. eta 724. lurzatietan, dauden lau etxebizitzak hornitzeko, 9 pertsonaren etxeko erabileretarako, ez edateko. Urtean, gehienez ere, 78 m³ izanen ditu aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,01 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2011ko urriaren 7an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1117539