228. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-O-1188

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Uraren Zerbitzuak ondoko datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Ur Zerbitzua.

Xedea: ibai eremua lehengoratu eta bisoiarentzako habitata sortzea Soto del Manolo izeneko alderdian.

Ibilgua: Aragoi ibaia, Zidacos ibaia.

Alderdia: Soto Manolo.

Udalerria: Caparroso (Nafarroa).

Eskatu den jarduketaren xedea da Soto Manolo izeneko alderdia, Zidacos eta Aragoi ibaien ondokoa, lehengoratzea: landaredia kentzea, lubeten altuera jaistea, bidea gorago eramatea, putzuak sortzea, zapaldan erregulatzea, landaketak, landareztatzea etab.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko urriaren 17an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1117499