3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-S-601
Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.k (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA).
Xedea: Ezkarozeko hondakin uren tratamendurako saneamendu lanak baimentzea.
Udalerria: Ezkaroze (Nafarroa).
Egungo saneamendu sarea berrituko da, hondakin urak isurketaren tokietatik hondakin uren araztegi berrira eramateko, bertan tratatu eta batera isurtzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko irailaren 14an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1117324