3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-S-860
David Erro Lizarragak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: David Erro Lizarraga.
Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin uren isurketa legeztatzea.
Isurketa eginen den udal mugapea: Beraskoain (Nafarroa).
Bi isurketa egiten dira, batetik bestera metro bat baino gutxiagoko distantziarekin, bi fluxutatik sortzen direnak; bata hobi septikoan arazten da eta bestea Imhoff tankean. Guztira 100 m³-ko emaria dute urtean eta izenik gabeko erreka batera doaz.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko irailaren 19an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1117170