3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-EXT-173 / 2000-T-21
Ebroko Ur Konfederazio honetako ur komisarioak 2009ko urriaren 1ean hartutako erabakiaren bidez, ofizioz abiarazi da eskubideak amaitzeko espedientea, ur hornidurarako aprobetxamendu bat duela hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe dagoelako. Erabilera industriala du xede, Ebro ibaian, Lodosako udalerrian (Nafarroa). Aprobetxamendu hori Lodosako Udalari eman zitzaion eta Ur Publikoen Aprobetxamenduaren Erregistroan A sekzioan, 39. liburuan, 44. orrian inskribatu zen.
Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 17-28, Zaragoza, 976212140 telefonoa), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko irailaren 23an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1117130