2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA
Batzorde Erabakitzailearen erabakiaren jakinarazpena
2011ko urriaren 18an Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen Batzorde Erabakitzaileak ondoan osorik idatzita heldu den erabakia hartu zuen:
1.-Familia arloan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoaren kudeaketa Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen gain hartzea, eta Euskara Zerbitzua duten Nafarroako toki entitateei erabakiaren berri ematea, egitasmoan parte hartu nahi dutenek Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen izenean kudeaketarako mandatua egin dezaten, eta Mankomunitateari jakinaraz diezaioten.
2.-Familia arloan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak dakarren gastuari aurre egiteko urtero aurrekontu kreditu nahikoa erreserbatzea.
3.-Familia arloan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoaren kudeaketa arautzeko Lankidetza Hitzarmena sinatzea hala eskatzen duten toki entitateekin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 15.artikuluak ezarritakoari jarraikiz.
Egintza honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua.
Arantzan, 2011ko urriaren 21ean.-Mankomunitateko burua, Jaime Iturria Mitxelena.
Iragarkiaren kodea: L1118021