1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
196/2011 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Pilar Munárriz Santamaría andrea Hezkuntza Departamentuko 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Ataleko 0-3 urteko Haurren Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen ditu, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Pilar Munárriz Santamaría andrea Hezkuntza Departamentuko 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Ataleko 0-3 urteko Haurren Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako. Izendapenak karguaz jabetzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2011ko urriaren 19an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: F1117344