228. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZAKO, ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gizarte langile izateko oposizioaren aurkako errekurtsoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte langile izateko 10 lanpostuak (hasiera batean, lekualdatze lehiaketetan betetzen ez direnak gehituko baitzaizkie) oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 15ean emandako 68/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa).

Deialdi horren barruan, María Díez Aldama, Ana Redín Pascual, María José Begué Plano, Amparo Jiménez Goñi, Ana Belén Morales León, Itziar Herrero Larrea, María Carmen Miguéliz Beaumont eta Alfonso del Val Agustínek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute epaimahaiaren 2011ko irailaren 20ko Erabakiaren aurka (erabaki horren bidez onetsi ziren bigarren ariketaren behin betiko emaitzak). Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), 8:00etatik 14:30era, edo Nafarroako Foru Komunitateko herritarrentzako informazio bulegoetan, "Info Navarra 012" (Iruñeko Orreaga etorbidea, 11. zenbakia, eta Tuterako Foruen plazan), 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, lanegunetan, eta 9:30etik 13:30era, larunbatetan.

Interesdunek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusian (Navarrería kalea, 39, bigarren solairua, Iruña) aztertzen ahalko dituzte errekurtsoak, aldez aurretik hitzordua 848 42 66 09 eta 848 42 37 80 telefonoetan hartuta. Orobat, espedientea aztertu eta beren interesekoak diren idazkien kopia egiten ahalko dute, dagokien tasa aldez aurretik ordainduta. Interesdunei jakinarazten zaie errekurtsoak aurkeztuta ez dela bertan behera gelditzen deialdiaren hurrengo faseen tramitazioa.

Iruñean, 2011ko urriaren 31n.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea (NAPI), Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F1117937