1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1055/2011 EBAZPENA, urriaren 18koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Jardinería Basoa, S.L.ri mintegiko, basoko eta apaingarritarako landareen ekoizle izateko baimena ematen diona.
Jardinería Basoa entitateak eskaera bat erregistratu zuen 2011ko uztailaren 20an, mintegiko, basoko eta apaingarritarako landareen ekoizle izateko baimena eskuratu gogo duena.
Eskaerak erantsita duen memoria aztertu eta, 2011ko irailaren 1ean, bertan aipatzen diren lurzatiak eta instalazioak ikuskatu ondoren, eskatutako baimena ematea proposatu du Landare Ekoizpenaren Bulegoak, arlo horretako arau indardunek eskatutakoa betetzen duelako.
Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzen dituen abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Baimena ematea Jardinería Basoari (I.F.K.: B31900871) mintegiko, basoko eta apaingarritarako landareen ekoizle izateko, eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzea ES15310336 zenbakiarekin.
2. Ebazpen hau interesdunari eta Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.
Iruñean, 2011ko urriaren 18an.-Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera.
Iragarkiaren kodea: F1117253