228. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

46E/2011 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, merkatari ekintzaileentzat "Egin zaitez merkatari plana" izeneko laguntzen deialdirako baimendutako gastua murrizten duena.

Enpresako zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 935E/2011 Ebazpenaren bidez, merkatari ekintzaileentzat "Egin zaitez merkatari plana" izeneko laguntzen deialdia onetsi eta guztira 1.113.000 euroko gastua baimendu zen, honako xehetasun honekin bat: 363.000 euro Krisiaren aurkako 26. neurria. "Egin zaitez merkatari" plana izeneko G/850002/4701/431400 kontu-sailaren kargura, eta 750.000 euro Krisiaren aurkako 26. neurria. "Egin zaitez merkatari" plana izeneko G/850002/7701/431403 kontu-sailaren kargura.

Egoera ekonomikoaren bilakaera eta ekitaldi honetarako diru-sarreren aurreikuspenak direla eta, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, aurrekontu egonkortasunaren helburua beteko dela ziurtatzeko, muga bat ezarri zuen ekitaldi honetan egin beharreko gastu ez finantzariorako, eta horrek murrizketa ekarri zuen Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako zenbatekoan.

Horrez gain, aipatutako erabakia betetzeko, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emandako irailaren 8ko 132/2011 Foru Aginduak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan egin beharreko gastu doikuntza ezarri zuen.

Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 7an hartutako erabakiak xedatzen duenez, 2011ko hasierako aurrekontuaren gaineko gastu doikuntza hori bi modutara eginen da: batetik, tramitazio egoera edozein izanik ere irmo bilakatu ez diren proiektuei ez heltzea, edo, bestetik, konpromiso irmoak direnen irismena aldatzea, edukia murriztuz edo gauzatzeko epeak luzatuz.

Horrenbestez, aurrekontuaren egonkortasun helburua beteko dela bermatzearren, beharrezkoa da "Egin zaitez merkatari plana" izeneko laguntzen deialdian baimendutako gastua aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 1eko 10/2011 Foru Dekretuak departamentuen egitura berria onetsi zuen, eta, harekin bat, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari dagokio barneko merkataritza sustatzearen arloko eskumenak gauzatzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Merkatari ekintzaileentzat "Egin zaitez merkatari plana" izeneko laguntzen deialdirako baimendutako gastua 338.000 euro murriztea. Deialdia Enpresako zuzendari nagusiak maiatzaren 17an emandako 935E/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Aurrekontuko kreditu hauek konpromisotik kentzea deialdi honetan:

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

KONTABILITATEKO ESPEDIENTEA

ZENBAT.

81400-G/850002/4701/431400: Krisiaren aurkako 26. neurria. "Egin zaitez merkatari" plana

2011

CONTA 2011 0080003499

98.000,00

81400-G/850002/7701/431403: Krisiaren aurkako 26. neurria. "Egin zaitez merkatari" plana

2011

CONTA 2011 0080003500

240.000,00

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2011ko azaroaren 7an.-Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.

Iragarkiaren kodea: F1118240